Berdianskeko portuko erasoa

Berdianskeko portuko erasoa 2022ko martxoaren 24an Berdianskeko portuan amarratuta zeuden Errusiako Itsas Armadako itsasontzien aurka Ukrainako Indarrek egindako erasoa izan zen, Ukrainako Errusiaren inbasioaren testuinguruan. Erasoan, Alligator-klaseko Saratov lehorreratze-ontzia suntsitu zuten, bai eta Ropucha-klaseko lehorreratze-ontzietako bat –bi zeuden, momentu hartan, portuan– kaltetua izan zen, portutik irten ahal izan zuen arren. Momentu hartan, Errusiak inbasioan zehar jasandako itsas galerarik handiena izan zen, bai eta Ukrainaren eraso arrakastatsuetatik garrantzitsuenetako bat ere.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search